Pasatako larunbatean, Inglaterrak Hego Afrikaren aurka jolastu zuen, Londreseko Twickenham zelaian. Hego Afrikari irabazten zieten azken partidua oraindela hamar urte izan zen. Azken mundialeko zoritxarra eta gero (lehen aldian kaleratuak izan ziren) orain beren helburua partidu guztiak irabaztea da. Hau lortzeko, oraindik Fiyiri, Argentinari eta Australiari irabazi izan beharko diete, geratzen diren bi hilabetetan. Beste aldetik, Hego Afrikarentzat bere bostgarren porrota izan da, sei partidutatik. Hego Afrikak ondo iraun zuen lehen zatiak, Patrick Lampieren "drop" baten eta bi penaltiren laguntzaz. Baina Courtney Lawesek, abantaila handia eman zien inglaterrako taldeari, eta ez ziren geratu ere bigarren zatian. Bigarren zatiko jokalari nabarmenenak George Ford eta Owen Farrel izan ziren.
Urdaibaik lortu du kontxako 120garren bandera, beren bostgarrena, Hondarribiren aurretik 7 segunduko abantaila zutela.Hondarribia indarrez hasi da lehenengo largoan, baina ez da zaila izan Urdaibairentzat beraien aurretik jartzea, estropada zirraragarri batean. Bi traineruak oso gertu ibili dira lehen ziabogan, baina bigarren largoan berriz, Urdaibaiek 7 segunduko abantaila hartu dio Hondarribiri. Orio, ohorezko taldearen kanpo geratu da, baina kontsolazio tandako lehenak izan dira, beraz lehen lau talde onenen artean geratu dira, Kaikuren aurretik. Helmugara iristean, irabazleek beren garaipena ospatu dute, barruan zuten poztasuna eta tentsio askatuz.
|
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. ArchivosCategorías |